XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiztegia

Elkarbana itzazue hurrengo hitzen esanahiak gelako ikasle guztien artean.

Gero idatz ezazu ulertu duzuna.

Olana
Oreka
Ileorde
Tematu
Iragarri
Durundio
Abilezia
Utikan
Etsia
Negar-zotinka

Testua osatu

Osa ezazu hurrengo testua eskuinean dauden hitzekin.

arduratzeko / joan / gordinki / lotsa / onekoak / pailazo / irribarreak / tristeena / maleta / Tximitxek

Eta txistukada eta oihuekin batera zenbait tomate ustel eta arraultzek Tximitx gixajoaren aurpegian jo zuten bete-betean.

Tximitx burumakur eta zeharo etsia JOAN zen, negar-zotinka.

Haren bizitzako unerik larrien eta TRISTEENA izan zen huraxe; ordurarte ez zuen jakin LOTSA eta tristezia sentitzea zer zen, baina GORDINKI ikasi zuen.

Zirkokideek, kontsolatu nahirik, Tximitxi ez ARDURATZEKO esaten zioten, edonori gerta dakiokeela holakorik, laster IRRIBARREAK haren aurpegia berriro alaituko zuela eta betiko PAILAZO barregarria izango zela, ez etsitzeko...

Baina TXIMITXEK, tristeziarik tristeenean murgilduta, lagunei hain bihotz ONEKOAK izateagatik eskerrak eman, zituen gauzatxo apurrak MALETA batean bildu eta alde egin zuen.

Orduz geroztik ez zuen inork Tximitxen berririk izan.